• Ikusi makusi
  • Veo veo
  • I spy with my little eye
Ikusi makusi

This website is frozen and will not be updated more.
From now on the new information will be published at ikusimakusi.eus.

2015/12/31

Big Brother aplikazioa orain musu-truk

2013(e)ko apirilak 23 23:54 / / Txopi

Smartphone telefonoentzako Big Brother aplikazio ezagunak 6,66 € balio zituen orain arte, baina aste honetatik aurrera dohainik lor daiteke «musu baten truke». Bai, ondo irakurri duzu. Zure sakeleko telefonoari musua ematen diozun bitartean argazki bat atera eta Big Brother aplikazioaren garatzaileei bidaltzea besterik ez duzu. Balentria txiki horrekin Big Brother aplikazioa ondo merezia duzula frogatuko duzu.

App honen erabiltzaileak 350 milioitik gora dira eta publizitate kanpaina honi esker 350 milioi eta erdira heltzea espero dute. Aplikazioak gainera, pasaporte zenbakia, e-mail eta sare sozialen kontuak eta pasahitzak eskatzen dizkizu (zure telefono zenbakia eta unean uneko kokapena zuzenean hartzen ditu). Eta informazio guztia Anaia Handiaren zerbitzarietara bidaltzen du, kopiatua, aztertua, iragazia eta irabiatua izan dadin. Luxuzko kontrola musu-truk! Ez galdu aukera!

Doako bertsioa dagoeneko FirefoxOS, SailfishOS eta Mer sistema eragiletarako eskuragarri dago. Beste sistemetan aurten bertan argitaratuko dute. Bitartean, prezio arrunta ordainduz ere zure ziber-mugimendu guzti-guztiak banan-banan jarraitzen dituen norbait dagoelako lasaitasuna izango duzu.

Oharra: Txantxetako artikulu hau jatorriz Izparringian argitaratu zen 2013ko apirilaren 22an.

/ Etiketatua: app, izparringia, smartphone, umorea

Bidalketa nabigazioa

← Aurreko bidalketa
Hurrengo bidalketa →

Azken iruzkinak

  • gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • @gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Liburuaren etorkizuna bidalketan
  • Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea | zuzeu.com(e)k Sare sozialen sukarra Donostian bidalketan

Azken bidalketak

  • ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus
  • Sare sozialen sukarra Sestaon
  • Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da
  • Sagardoaren dieta hemen da!
  • AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

Etiketak

aeb alderdi politikoak azkue fundazioa barakaldo batasuna bilbo blogak cc0 crabgrass creative commons cryptosms d3m donostia e-book eaj eduki libreak euskara gara gaur8 gnupg hitzaldia internet irudigintza izparringia jabetza intelektuala jabetza publikoa kriptografia kultura librea leioa meta musika p2p politika politika 2.0 psoe sare sozialak sgae software askea software librea SVG tailerra umorea upv/ehu web 2.0 wikipedia
© Copyright lizentzia: Bat ere ez! (jabetza publikoa)
Ostatzailea: Sindominio
Infinity itxura nork: DesignCoral / WordPress