• Ikusi makusi
  • Veo veo
  • I spy with my little eye
Ikusi makusi

This website is frozen and will not be updated more.
From now on the new information will be published at ikusimakusi.eus.

2015/12/31

Liburu elektronikoa Euskal Herrian

2009(e)ko urtarrilak 11 23:45 / Iruzkin 1 / Txopi

mundua
Irudi originala

Orain dela aste batzuk, EiTBko Sautrela saioan lan egiten duen Eider Rodriguez idazlea nirekin kontaktuan jarri zen, Sautrelan liburu elektronikoei buruzko erreportai bat prestatu behar zutela eta. Antza denez, gai honen inguruan hiru ikuspuntu desberdin eman zitzaketen hiru pertsona grabatu nahi zituzten: liburugintzan ari den batena, liburu elektronikoen erabiltzaie batena, eta informatikari batena. Azken profil hau betetzea zen nire egitekoa eta horrela egin nuen. Sentitzen dut baina beste bi elkarrizketatuak ez dakit nortzuk izan ziren.

Baina laster jakingo dut nor gehiagoren iritziak jaso zituzten Sautrelakoek, bihar bertan, ETB3 telebista katean, arratsaldeko bederatzi eta erdietan, erreportaia emitituko bait da. Eta nik bezala, oraindik etxean ETB3 ikusterik ez duzuenok, bigarren aukera bat izango dugu ETB1en datorren larunbatean, urtarrilak 17, ohi bezala, eguerdiko Teleberria bukatu eta batera Sautrela berriz emititzen denean.

Orain, niretzat prestatu zituzten galderak zerrendatuko ditut, denak erantzuteko denborarik ez banuen ere:

  • Zer da liburu elektronikoa? (gailua edo liburu elektronikoa alde batetik eta irakurgaia edo liburu digitala bestetik) Deskribapen zehatza egingo al zeniguke? (paper digitala, tinta…)
  • Zein garapen izan du? Zein garapen aurreikusten zaio?
  • Merkeagoa, ekologikoagoa, askeagoa al da benetan?
  • Zein eragin izan dezake literaturan bertan?
  • Egile eskubideetan eta copyrightean zein eragin izango du liburu elektronikoaren zabalkundeak? (gizon-emakumeen esklabutza abolitu gabe zegoenean sortu omen zen jabetza intelektualaren eskubidea, eta oraindik ere, existitu egiten da, epea geroz eta malguago izanda, gainera)
  • Eta sormenean? Idazlearengan?
  • Egizu iragarle lana: nola irakurriko dugu hemendik hamar urtera?

Horrela, interesa duenak, zeintzuk gai jorratuko diren aurretiaz jakin dezake.

Bukatzeko, Joxean Agirre idazleak idatzi berri duen artikulua aipatu nahi dut. Bertan, Elkar liburu-denda sareak e-book mota bi salgai jarri dituela azaltzen du. Antza denez, 2009. urte honetan zehar, nafarroako leer-e enpresaren e-book gailuak saldu nahi dituzte Espainiar estatuan lan egiten duten argitaletxeek.

Informazio gehiago:

  • Elkar liburu-denda sareak bi e-book mota jarri ditu salgai
  • El proyecto electrónico de Carmen Balcells
  • Crean material que cambia a cualquier color
  • E-book Reader Matrix
  • Kindle forces you to use the Digital Restriction Management (DRM) system

Erlaziodun artikuluak:

  • Liburuaren etorkizuna
  • Jabetza publikoa
/ Etiketatua: e-book, etb, liburu digitala, liburu elektronikoa, liburua, paper elektronikoa, sautrela

One Thought on “Liburu elektronikoa Euskal Herrian”

  1. Teketen on 2009(e)ko urtarrilak 12 at 23:12 esan zuen:

    Oso ondo egon da! Interesgarria eta besteen ikuspuntuetatik haratago joan zara, oso ona!

    Erantzun↓

Bidalketa nabigazioa

← Aurreko bidalketa
Hurrengo bidalketa →

Azken iruzkinak

  • gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • @gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Liburuaren etorkizuna bidalketan
  • Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea | zuzeu.com(e)k Sare sozialen sukarra Donostian bidalketan

Azken bidalketak

  • ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus
  • Sare sozialen sukarra Sestaon
  • Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da
  • Sagardoaren dieta hemen da!
  • AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

Etiketak

aeb alderdi politikoak azkue fundazioa barakaldo batasuna bilbo blogak cc0 crabgrass creative commons cryptosms d3m donostia e-book eaj eduki libreak euskara gara gaur8 gnupg hitzaldia internet irudigintza izparringia jabetza intelektuala jabetza publikoa kriptografia kultura librea leioa meta musika p2p politika politika 2.0 psoe sare sozialak sgae software askea software librea SVG tailerra umorea upv/ehu web 2.0 wikipedia
© Copyright lizentzia: Bat ere ez! (jabetza publikoa)
Ostatzailea: Sindominio
Infinity itxura nork: DesignCoral / WordPress