• Ikusi makusi
  • Veo veo
  • I spy with my little eye
Ikusi makusi

This website is frozen and will not be updated more.
From now on the new information will be published at ikusimakusi.eus.

2015/12/31

2009ko egutegia

2008(e)ko abenduak 27 2:02 / 6 iruzkin / Txopi

2009
2009ko egutegia

Aurten, krisia dela eta, opari bezala egutegi bat prestatzea bururatu zait. Ideia, senideei eta lagunei opariak egitean dirua aurreztea zen. Baina ez pentsa, A3 neurriko egutegi batzuk inprimatzea eta kuadernatzea nahiko garestia da eta. Bilboko argazki denda batetan, egutegi bakoitza 15,50 eurogatik egiten zuten, baina gutxienez 13 kopia eskatu behar nituen. Azkenean Goya-n egin ditut, egutegi bakoitza 18,70 eurogatik atera arren kopia kopuruan mugarik jartzen ez zidatelako.

Nire argazki ederrekin prestatutako egutegia nahi baduzu, neurri erosoa (eta kalitate txikiagoa) duen dokumentu hau inprimatu besterik ez duzu egin behar: :-D

PDF
2009Egutegia.pdf (5,8 MB)

Kalitate guztiko irudiak nahi izanez gero, konprimatuta dagoen bigarren fitxategia jaitsi beharko duzu. Bertan, erabili ditudan tresnen iturri-fitxategiak ere sartu ditut:

GZ
2009Egutegia.tar.gz (140 MB)

Ohi bezala, nik sortutako argazki, testu eta abarrak jabetza publikoan uzten ditut eta beraz, zuk nahi bezala berrerabili ditzakezu. Egutegi gehiena Inkscape programaren bitartez sortu dut baina azaleko orria egiteko GIMP erabili dut eta dena PDF batetan biltzeko Scribus. Guztia software librea beraz. Eta gainera, argazki libreekin egutegi libre bat sortzeko ;-)

Animatu zaitez zu ere eta sortu ezazu zure argazkiekin 2009ko egutegia!

Beste hizkuntzak: castellano

/ Etiketatua: egutegia, irudigintza

6 Thoughts on “2009ko egutegia”

  1. Josu O. on 2008(e)ko abenduak 29 at 9:22 esan zuen:

    Ederra, hi!!!!

    Erantzun↓
  2. JosuGo on 2008(e)ko abenduak 29 at 9:30 esan zuen:

    Oso egutegi polita. Zorionak eta urte berri ona izan !!

    Erantzun↓
  3. Txopi on 2008(e)ko abenduak 30 at 0:43 esan zuen:

    Eskerrik asko bioi zorionengatik. PDFko kalitatea bikoiztu egin dut eta orain ia sei megako neurria du. Norbaitek inprimatu nahiko balu, ziur kalitate hobea eskertuko lukeela…

    Neguko solstizio zoriontsua zuei ere :-D

    Erantzun↓
  4. Unai on 2008(e)ko abenduak 30 at 13:07 esan zuen:

    Ederra, Txopi!

    Neguko solstizio on!

    Erantzun↓
  5. bedaio3000 on 2009(e)ko urtarrilak 7 at 16:10 esan zuen:

    Dotore, oso politte, argazkigintza gustokoa badezu, txintxarriMEDIAn, zure gustokoren bat agian aurkituko dezu.
    http://txintxarrisfera.ning.com (txintxarriMEDIA)

    Erantzun↓
  6. txintxarriMEDIA on 2009(e)ko urtarrilak 7 at 16:10 esan zuen:

    Dotore, oso politte, argazkigintza gustokoa badezu, txintxarriMEDIAn, zure gustokoren bat agian aurkituko dezu.
    bedaio3000

    Erantzun↓

Bidalketa nabigazioa

← Aurreko bidalketa
Hurrengo bidalketa →

Azken iruzkinak

  • gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • @gorkaazk(e)k Ideia baten jabe izan zaitezke? bidalketan
  • Txopi(e)k Liburuaren etorkizuna bidalketan
  • Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea | zuzeu.com(e)k Sare sozialen sukarra Donostian bidalketan

Azken bidalketak

  • ikusimakusi.net –> ikusimakusi.eus
  • Sare sozialen sukarra Sestaon
  • Irailetik aurrera Bimbo ogia Chilly deituko da
  • Sagardoaren dieta hemen da!
  • AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

Etiketak

aeb alderdi politikoak azkue fundazioa barakaldo batasuna bilbo blogak cc0 crabgrass creative commons cryptosms d3m donostia e-book eaj eduki libreak euskara gara gaur8 gnupg hitzaldia internet irudigintza izparringia jabetza intelektuala jabetza publikoa kriptografia kultura librea leioa meta musika p2p politika politika 2.0 psoe sare sozialak sgae software askea software librea SVG tailerra umorea upv/ehu web 2.0 wikipedia
© Copyright lizentzia: Bat ere ez! (jabetza publikoa)
Ostatzailea: Sindominio
Infinity itxura nork: DesignCoral / WordPress